2022(e)ko abenduaren 12(a), astelehena

3. saioa (abenduak 13)

 Mitegikideen ekarpenak:

Lorea Intxaurrandietak emakumearen indarkeriaren aurkako egunerako, baita emakumearen egunerako aproposa izan daitekena, abesti honen euskarazko bertsioa aurkeztu digu. Mila esker, itzela da!



Gaurko saioan:

Audacityrekin abestien muntaia egiten hasi gara, eta mobilekin egindako grabazioak mp3ra pasatu ditugu Audio konbersore honekin : 123 APPS

AUDICYTKO OINARRIZKO TEKNIKAK:

-Pista bat baino gehiago gehitzeko beti "IMPORTAR" aukeratu.

-Oinarri instrumentala eta ahotsak sinkronizatzeko: pistak mugitu bertsio berrietan "eskuarekin", zaharrenetan gezia bikoitzarekin

-Pisten bolumena orekatzeko: efecto: "normalizar"  

-Ahotsak politago egiteko: efecto: "reverberación" oihartzun antzeko zerbait lortzen dugu.

-Bukatzeko: "Exportar como mp3" eta onartu agertzen zaizkigun aukera guztiak.

Hemen gaurko abestien audioak:


Hurrengo saioan:

DAVINCI RESOLVE bideo editorearen oinrrizko teknikak ezagutuko ditugu. Abestien bideoak yotubetik deskargatuko ditugu eta ondoren editorean bideoei ahotsa kenduko diegu eta grabatu ditugun abestien audioak jarriko ditugu.

Izenburuak eta kreditoak idazten ere ikasiko dugu. Hau egin ahal izateko DAVINCI RESOLVE ordenagailuetan ekarri instrlatuta. Estekak hemen azpian dituzue:

DESKARGA EGITEKO TUTORIALA

PROGRAMA DESKARGATZEKO LOTURA 

2022(e)ko azaroaren 18(a), ostirala

2. saioa (azaroak 8)

Egindakoa

Hiru taldetan banatu ginen, kantak banatu genituen eta Moisesekin ahotsa eta oinarri instrumentala separetu genituen. Hori eta gero talde bakoitzak berea entsaiatzen jarri zen.

Mobilarekin ahotsa grabatu genuen eta batzuk audacityrekin editatzen hasi ziren.

Hurrengo saioan:

Eramangarriak berriro ekarriko ditugu audacitya erabiltzen hasiko garelako. 

Egindako grabaketak partekatu mesedez korreo honetan bitartez, horrela hurrengo saiora norbait faltako balitz artxiboak denon eskura izango ditugu:   happy-music@googlegroups.com

  • Mobilearekin grabatutako audioak
  • Audacityn editatutako artxiboa  Audacity Project File (.aup)

Hau da grabazioak mp3ra pasatzeko erabiliko dugun Audio konbersorea : 123 APPS

Ekrpenak




2022(e)ko urriaren 24(a), astelehena

1. saioa (urriak 18)

HASIERA
  • Aurkezpena eta egutegia


GURE ESPERIENTZIAK
  • Euskara sustatzeko ekintza:


Dabidek bere ikastetxean euskara sustatzeko burutzen duten ekintza aurkeztu digu, oso eraginkorra iruditu zaiguna.
Goizean, eskolan sartu baino bost minutu lehenago, asteko bost egunetan zehar euskal kanta berdina entzuten dute eta hori astero aldatzen da; beraz, hilabete bakoitzean lau kanta lantzen dute.
Sartu aurretik entzuteaz gain, aste horri dagokion kantari egunero bost minutu eskeintzen zaizkio irakasgai desberdinetan (euskaran irakurketa eta hiztegia, letraren arabera tutoretzan, ingurunean..., etxera joan aurretiko azken bost minututan abestuz, musikan saioan...)

Hilabetero ikasitako lau kantak plazaratzen dira eta zehaztutako arratsalde batean eskola bukatu baino 15-20 minutu lehenago, ikasle, irakasle, zein guraso elkartzen dira lau kanta horiek abesteko.

Lau abesti horiek estilo desberdinetakoak izaten dira: bata, klasikoa (irakasleak proposatutakoa); bestea gaur egungoa; beste bat ikasleek proposatutakoa; eta azkena haur-hezkunzakoa.


  • Musika zertarako? Nuriaren proposamena:

Lehenengo egunetan egiteko proposamena. Ikasleak musikaren garrantziaz ohartaraztea taldeko eztabiadaren bitartez.





IKASTURTE HONETARAKO PROPOSAMENAK:


1. Haur Hezkuntzarako erderazko kantak euskaratu.

Aurtengo mintegirako lau gogo azaldu dira: haur-hezkuntzarako zenbait abesti euskaratzea, audacity ezagutzen jarraitzea eta bideo-edizioan oinarrizko pausoak ematea; eta azkenik bigarren hiruhilekoaren aldera, ebaluazioa.

Hortaz, abesti batzuen itzulpena helburua bezala hartuta, bi programa hauen oinarrizko prozedurak ikasiko ditugu: Audacity eta Davinci Resolve.

Bi tresna hauen ezagutzari esker ikastetxetan suertatzen zaizkigun proiektuei eta beharrei forma eman diezaiekegu.


Hauek dira euskaratuko ditugun kantak.


2. Kurrikulum berria eta ebaluazioa

Bigarren hiruhilekoaren bukaeran gai honi helduko diogu.

HURRENGO SAIOKO LANA (azaroak 8):

Eramangarriak ekarriko ditugu AUDACITY instalatuta daukagula. Portablea ez dugu erabiliko. Gomendatzen dut estekan dagoena deskargatzea. Hona hemen tutorial laburra:



  • Moisesekin ahotsa kendu erderazko bertsioei
  • Abestiak aukeratu, entsaiatu eta taldeka mobilarekin grabatu (Mp3 formatoan)
  • Audacityn oinarri instrumentala + ahotsa elkartu

2022(e)ko urriaren 18(a), asteartea

2022(e)ko maiatzaren 10(a), asteartea

6. saioa (maiatzak 10)

Bideo-biografiak

BACH

MOZART 

Eider-Ainara: ahotsa+musika

Ainarak partekatutakoa

UDABERRI MAITAGARRIA


Arantzak partekatutakoa

Spotifyen musika euskaraz: HAURRAK eta GAZTEAK

Bizkaiko Foru Aldundiak euskarazko musikaz osatutako bi zerrenda sortu ditu Spotify aplikazioaren bidez. Helburua barraketan euskarazko musika jartzea da, baina baliagarriak izan daitezke tabernetan, haurreskoletan, akademietan edo bestelako establezimenduetan ere. Zerrendak publikoaren arabera sailkatuta daude: bat haurrentzako da, eta bestea gazteentzako. Lagungarriak izango direlakoan, behean jartzen dizkizuegu loturak.



Oharra: Spotify aplikazioan erregistratuta egon behar da zerrendak entzuteko

UKELELE



Egilea: Ainhoa Sukia


AUDACITY: KANTA BAT EUSKARATU

MITXI KATUA

MITXI MITXI NIRE KATU

ZAPATA BATEAN DAGO

AGUR ESATEN BADIOT

ERANTZUTEN DIT MIAU MIAU

 

SUABE TA MAITAGARRI

MANTATXOAN LO DAGO 

ESNEA EMATEAN 

MITXIK DIO: RON RON RON


KARAOKE BERTSIOA


2. Audacity: TONUA ALDATU (Do Mj)
3. Mobilarekin ahotsa grabatu
4. Audioa konbertitu mp3ra (123 APPS)
5. Audacity: instrumentala txertatu (Abrir) + Ahotsa (Importar)
6. Ahotsa editatu hobetzeko: Compresor + Reververación


7. Bolumena egokitu


2022(e)ko apirilaren 8(a), ostirala

5. saioa (Apirilak 5)

MUSIKOGRAMA "NEGUA-VIVALDI" 

Musika entzun eta erritmoa eramanez margotu. Ideia BLOG HONETATIK aterata dago.


IKT

Youtube mp3, mp4 ala formato desberdinetan deskargatzeko. LOTURA HEMEN

UKELELEA

Akorde errazakin (4 akorde) kantutegi zerrenda bat osatzen ari da Antton. Abesti tradizionalak zein modernoak. Norberak gelan erabiltzen dituenak ere bereari pasatzea eskatzen da denon artean zerrenda osatzeko. 

Abesti hau aurkeztu digu:



GELARAKO INSTRUMENTU BERRIA: ZITARA


Interneten 30€ inguru eskura daitezke. Bilaketarako izena: "Arpa de sobremesa" edo "Cítara de Hape". Afinazioa diatonikoa da xilofonoetan bezala. Hemen gelan egin den adibide bat:


GORPUTZ ADIERAZPENA: "IMPROK"



Hurrengo saioa:

  • Improk jolasaren dinamika bat taldean probatzea.
  • Audacity ikastaro laburra: Audioak nola editatzen ikasiko dugu. Kanta bati ahotsa kendu, mobilarekin ahotsa grabatu, audioa konbertitu (mp3ra), Audacityn bi audio lerroak txertatu, lerro bakoitzaren bolumena nola egokitu, grabatu dugun gure ahotsa nola hobetu, audio zatiak moztu, audioa bikoiztu.
Hau egin ahal izateko nik bidaliko dizuedan audacityren artxibo portablea ekarri USB batean ala portatilaren diskan gordeta. Kaskoak ere ekarri kantak grabatuko ditugunean pista instrumentala entzun ahal izateko.
  

2022(e)ko otsailaren 15(a), asteartea

4. saioa (otsailak 8)

 UKELELEAREKIN  ESPERIENTZIAK

Irakasle batzuk ukelelearekin izaten ari diren esperientziak gurekin partekatu dituzte. Metodologiaz gain nola kudeatu ere azaldu digute (erosketak eta abar). 

Lotura honetan ukelele merkeak saltzen dituzte. Kris punteoarekin lanketa hasi da egiten eta emaitzak oso onak direla iruditu zaigu. Abesti errezen bitartez melodia eta armonia tresna berdinarekin uztartzen dira. 

MEDELLINEKO ORKESTRAKO BIDEOAK EUSKARATU

Peru eta Otsoa 

Mila esker Lorea!

1/2

2/2

Vivaldi bere tintan

Mila esker Irune!


AUDACITY (iturria B03 Musika Mintegia)

HAUR HEZKUNTZA
  • Youtubeko KANAL HONETAN oso ekarpen erakargarriak daude. Agian aukeraketa bat egin dezakegu eta denon artean euskaratu. Hemen adibide bat (mila esker Arantzazu)


Davidek erakutsi zigun beste proposamena oso interesgarria: KLIKATU HEMEN  Euskeraz egiten du eta musikalizatzeko ere gelditu gara. Hemen, abesti honen fitxa eta AUDIOA (mila esker, Sara!):


Hitz egin genuen, eta interesgarria izan daiteke haur-hezkuntzari buelta bat ematea. Agian abestiak sortu ditzakegu batik bat baliabide hauek erabiliz  (moises eta audacity). Lan honen bitartez, materiala sortzeaz gain ikasi dezakegu aplikazio horiek erabiltzen gure egunerokotasunean oso tresna onak direlako.

2022(e)ko urtarrilaren 20(a), osteguna

3. saioa (urtarrilak 18)

Hauek dira landu ditugun gaiak:

Arlo artistikoa 

Berritzegune nagusiarekin bideokonferentzia egin dugu. Alde batetik, lege aldaketarekin datorrena azaldu digu eta bestetik, sortu egin den berritzegune sarearen berri eman digu gure esperientziak, besteak beste, partekatzeko. 

Dalkroze ikastaroa

Harremanetan jarriko gara.

Ukelelearen kudeaketa:

Hainbat materiala dago sortuta dagoeneko baina zalantzak daude ukelelearen kudeaketaren inguruan. Irakasle desberdinen esperientziak jasoko ditugu hurrengo saioan:

-Eskolak ala ikasleak erosten du?

-Zer motatako ukeleak, non erosi, prezioa?

-Ikasleek erosten badute nork kudeatzen du erosketa irakasleak ala familia bakoitzak? 

-Eskolakoak balira etxera eramanten dute ensaiatzeko?

-Bestelako zalantzak...

Umeentzako konpositoreen biografiak

Medellineko orkestrak hainbat konpositoreen biografien bideoak sortu ditu umeei zuzendutak. Beethovenena ikusi ondoren lan-taldeak osatzea erabaki dugu gelditzen direnak denon artean euskaratzeko. Talde bakoitza itzultzeaz, ahotsa grabatzeaz eta entzunaldiak biltzeaz arduratuko da.

Hauek dira taldeak eta bakoitzak aukeratu duen bideoa:

BACH

(Uxue-Arantxa-Sara)


MOZART
(Ainara-Eider)


STRAVINSKY
(Unai)

VIVALDI
(Irune-Arantzazu)

Peru eta otsoaren bertsio bat ere sortu dute. Luzea da baina begirarada bat botako dio Loreak:



Ebaluazioa

Honi buruz aurrerago hitz egiteko gelditu gara.

Bestelako ekarpenak:

Nuria: Jaime Altozanoren piano-ikastaroaren berri eman digu. Honek baita MUSIKA KLASIKOA ULERTZEKO IKASTAROA sortu du. Oso interesgarriak.

David: Haur-hezkuntzarako oso aproposa KABA INURRIA

Hurrengo gaiak:

Arlo artistikoa : musika eta plastika ustartzen diren proiektuei buruz hitz egin. Ze proiektu ezagutzen ditugu? Zeintzuk dira gure esperientziak?

Ukelelearen kudeaketa: esperientziak partekatuz zalantzak argitu

Konpositoreen bideoak: material bilketa

Dalkroze ikastaroa: azken berriak