2013(e)ko abenduaren 6(a), ostirala

2013(e)ko abenduaren 4(a), asteazkena

ASTEARTEKO MINTEGIA

Datorren asteartean, abenduaren 10ean MINTEGIA izango dugu.
Aurreko mintegian pasatako galdekizunaren arabera, WIX eta BLOGEN ondoren, KANTUA izan zen aukeratutako gaia.
Beraz, KANTUAREN inguruan izango da astearteko saioa.
Gai zabala denez, honako alderdi hauek lantzea proposatzen dugu:
-Kantua HAUR eta LEHEN HEZKUNTZAN, estrategia desberdinak, kantutegia...
-Ahotsaren lanketa, Harnasketa...
-Kanonak.
Bestelako proposamenik balego, gustora jasoko genituzke.

Gitarra pare bat eramatea komeniko litzateke, eta grabatu egingo ditugu interesgarriak iruditzen zaizkigun kantak eta jarduerak.

Mintegiaren helburua elkarren artean ikastea denez, EKAR DITZAGUN PROPOSAMENAK¡¡¡ Mintegiaren sendotzea gure eskuetan dago.
Ahalik eta puntualenak izatea eskatuko genizueke. Milesker.

2013(e)ko azaroaren 22(a), ostirala

HELBIDEAK

Gregorioren proposamenak.

EDUCACION MUSICAL Blog orokorra, baina 2010 urtean egin du azken sarrera, beraz, ez dago eguneratua.

EDUCACION MUSICALBlog orokorra. Azken sarrera duela urtebete.

EDUCACION MUSICALBlog orokorra Musika klasikoa lantzen du. Sakona.

MARIA JESUS RENTERIA Blog orokorra. Musika blogen erreferentea gure ustez.

DONLUBlog orokorra. Batez ere txirula lantzen du.

EDUCACION MUSICAL Y TICBlog orokorra.

EN LA CLASE DE MUSICABlog orokorra. Musika eskoletarako agian.

MAESTRO DE MUSICA Blog orokorra. LHko musika irakasle baten gertaerak.

PROPOSAMENA

HASI GARA GURE ESPERIENTZIA PARTEKATZEN. ANIMATU BESTEAK ERE.
PROPOSAMENA
-Badaude helbide batzuk, webgune, blog...material asko eskaintzen digutenak batetik.
-Bestetik, nik bereiztuko nituzke helbide zehatzak, halako zerbait zehatza lantzen dutenak: Entzunaldi bat, lengoaiaren erritmoa, entzunaldi zehatz bat...

Nire proposamena da helbide bat bidaltzen duzuenean, eduki asko dituen WEBGUNE EDO BLOGA dela zehaztea batetik.
ADIB: VALDEMUSIKA"Denetik aurki dezakezue hemen" /Gregorio mintegikidearen proposamena.
Bestetik, interesgarria iruditzen zaigun zerbait zehatza lantzen badu, adierazi bi esalditan zer aurkituko dugun.
ADIB: ERRITMOA Helbide honetan musika erritmoa lantzeko ariketak ditugu, zein erritmo entzun dugun asmatu behar dugu" .

2013(e)ko azaroaren 21(a), osteguna

MUNDUKO DANTZAK

Marisa Mali mintegikideak orrialde eder hau proposatzen digu. Ikastetxe batzuetan dantzak Gorputz heziketan lantzen dituzten arren, musikan lantzen dituzuenentzat oso interesgarria dirudi.
MUNDUKO DANTZAK

2013(e)ko azaroaren 18(a), astelehena

MUSIKA JOLASAK

Helbide hau proposatzen dizuet JUEGOS MUSICALES
Nire aholkua honelako webguneak arakatu eta gure ustetan interesgarriak izan daitezken ariketak besteoi aholkatzea litzateke erginkorragoa

ANIMATU ETA PROPOSATU HELBIDEAK. BLOG HONEK BALIOGARRIA IZATEKO GUZTION PARTAIDETZA ESKATZEN DU.

2013(e)ko azaroaren 16(a), larunbata

SOINU MAPA

Aldizkari batean Triplinerenberri izan dut eta aspalditik nuen proiektu bat aurrera eramango dut.
Laugarren mailakoekin Urnietako soinuak grabatuko ditugu(ikastolan badugu grabagailu bat oso sinplea, mp3an grabatzen du eta USB bitartez konektatzen da ordenagailuarekin). Badago bestalde telefono aplikazio bat dezibelioak neurtzen dituena, eta neurketa ere egingo dugu.
Hori guztia mapa batean kokatuko dugu eta soinuak SOINUMAPARA bidaliko dugu. Ikus ezazue ATALAK leihotxoan zenbat aukera ditugun.

Hau da ibilbidea:

2013(e)ko azaroaren 15(a), ostirala

HARTZA EHIZATZERA

Bideo hau zoragarria da niretzat. Hiru, lau eta bost urteko haurrekin antzeztu dut gelan bertan. Arrakasta ziur.

HARTZA EHIZATZERA from anjaritoi on Vimeo.

Bideoa ingelesez da baina euskaratu egin dugu.

CLASES DE MUSICA

Webgune hau oso ona da. Gauza interesgarri asko aurkituko duzue CLASES DE MUSICA

AZAROKO MINTEGIA

Joan den asteartean zortzi elkartu ginen eta WIXak egiten aritu ginen.
Lehenik, ikusi genuen asteartea dela eguneik egokiena aurrerantzean ere elkartzeko.
-Galdekizun bat pasa genuen aurrera begira PLANGINTZA bat egiteko, gure nahietatik abiaturik. Plangintza eta egutegia laster izango duzue.
-INTERNETEN aurkitzen ditugun webgune interesgarriak partekatzekotan geratu ginen, beraz, aurrerantzean zerbait interesgarririk aurkitzen baduzue, bidali Anttonjauregi@gmail.com helbidera, eta ataltxo bat sortuko dugu. Helbidearekin batera ondo legoke bi esalditan helbide horretan aurkituko duguna laburtzea.

ASTEARTEAN EGINIKOA
Lehenik "pantailazo" bat egiten dugunean, irudi hori nola moztu edo moldatu ikusi genuen PHOTOSCAPE programarekin. Hori da DROPBOX bitartez zuekin( Nituen helbideekin) konpartitu dudan programa. Programa hau portablea da, USBarekin funtzionatzen du eta ez dugu gure ekipoan istalatu beharrik(Administratzaile baimenik gabe)
Ondoren WIXAK egiten aritu ginen. Bi modu zeudela esan genuen: Flash edo HTML5.
HTML5rekin aritu ginen. Aurrerago ea bideotutorial bat egiten dudan, oraingoz hemen duzue FLASH BIDEOTUTORIALA(Nire 6. mailako ikasleek aurten aurkezpenak egiteko erabiliko dute PPointaren ordez.)

Aipatu nuen Euskararen egunerako kanta bat prestatu genuela Egape ikastolan, TU TU TU EUSKARAZ MINTZATU.(Flashekin egina).

Googlek, dakizuen bezala, gure artxiboak lainoan edukitzeko aukera ematen digu. Nik DROPBOX gomendatzen dizuet. Photoscape bidaltzeko erabili dut eta artxibo handiak bidaltzeko aukera ematen dizue. Jendea gonbidatuz gero espazio gehiago ematen dizu. Hori egingo dut zuekin, nahi duenak onartu dezala. Horra bideotutoriala DROPBOX.
Abendurarte.

2013(e)ko urriaren 18(a), ostirala

ONGIETORRIA

Kaixo guztioi:

Urrian LASARTEKO MUSIKA MINTEGIAREN lehen bilera egin genuen eta gutxi izan ginen arren, honako proposamen hau sortu zen.

Lehenik eta behin, hilean behin izango den MINTEGI hau, musika irakasleontzat BENETAN eraginkorra izan dadin nahiko genuke. Hori dela eta gure esperientzia pertsonaletatik abiatuz, gure esperientziak partekatzea izango da helburua.

Gaur egun, inoiz ez bezala baliabide andana dugu eskura INTERNETEN. Hain da zabala, askotan galdu ere egiten garela halako eskaintzarekin. Zer da ona? Zer ez? Zer izan da ikasleen gustoko? Zer ez?
Galdera hauen erantzunak geuk dauzkagu askotan, eta informazio hori trukatzea interesgarria litzateke.

Eta zergaitik ez ditugu guk geuk ere baliabideak sortzen? Ziur gaude gutako batek baino gehiagok izango dugula esperientzia alor horretan: WIXAK sortu, KARAOKEAK, Partiturak...

Baina guztia ez da internet.

Zergaitik ez dugu KANTAGINTZAZ hitzegiten gure esperientziak partekatuz? Edo TXIRULAREN didaktikaz? Eta zergaitik ez dugu "Munduko instrumenturik errazena", ikasleen artean arrakasta handia duena...ikasten? ARMONIKA. Eta zergaitik ez dugu hain gurea den TXALAPARTA lantzen? Edota gure lanean hain interesgarria den GITARRA ikasteko ikastaro bat antolatzen?
Ziur gutako norbaitek GORPUTZ PERKUSIOA landu duela...Zergaitik ez ditugu gure esperientziak partekatzen?

BENO, BA HAU GUZTIA GURE ESKUTAN DAGO.

Hurrengo bilera Azaroaren 12an izango da eta WIXAK egiten ikasiko dugu.
Adibide hauek txirularako badira ere, beste hainbat erabilpen eman diezaiokegu. ADIBIDEAKPENTAGRAMA ENEAAMODIOAREN EZA