2014(e)ko otsailaren 10(a), astelehena

IKUSGARRIA

Top Secret Drums Basel from Jacques-O. REUBI on Vimeo.

ALE HOP

Gregoriok aholkatutako GERARDO DIEGO webgunetik honako hau hartu dut. Berak eskaintzen digun enbeda hartu eta itsatsi besterik ez dugu egin behar. Gustatu zaie 2. mailakoei. Erritmoa irakurtzeko aukera ematen du lengoaia estandarra erabili gabe. Erraza.

2014(e)ko otsailaren 7(a), ostirala

KARAOKEAK

Aurreko mintegiaren ondoren hainbat proposamen bidali zenizkidaten Karaokeak egiteko. Zuetako batek, VENDETAREN hiru musika base bidali zizkidan, baina ez edozein base...beraiek sortutakoak baizik. Beste batek Zea Maysena bidali zidan. Kasu honetan arazotxo bat dago, oso zaila da karaokean abestea ez baduzu kanta oso oso ondo ezagutzen. Soluzioa melodia eranstea.
Zuetako beste batek Base mordoa bidali zidan. Denetik zegoen, piskanaka begiratu behar.

Nire nahia zuei Karaokeak egiten erakustea litzateke, baina hasteko eta ikus dezazuen zeinen ona den karafun programa, zuekin konpartituko ditut KARAFUN programa, Portable bertsioa ere nola erabili behar den adierazpenekin eta egin berri dudan "Begitara begira" karaokea.

GERARDO DIEGO

Gregoriok blog hau aholkatzen digu http://gerardodiegoaulademusica.blogspot.com.es/
Duela pare bat urte dexente erabiltzen nuen. Oso material ona dago bertan. Begira iezaiozue.

GORPUTZ PERKUSIOA

Asteartean hilak 11 dakizuen bezala GORPUTZ PERKUSIOA landuko dugu.

Itziar Rodriguez izango dugu gurekin. Bera Mutrikuarra da eta gu bezala musika irakaslea, nahiz orain tutore lanetan aritu. Berak esaten zidan 10-15eko taldea bagara, oso egokia dela kopurua.

Lata bat eraman dezagun eskatu digu(Koka kola, fanta...) baina beteta, ez hutsik.
Ez ditugu ariketa guztiak landuko, baina paperean izanik, ulertu omen ditzakegu.

Gogotsu etorri eta puntualak izan.