2022(e)ko apirilaren 8(a), ostirala

5. saioa (Apirilak 5)

MUSIKOGRAMA "NEGUA-VIVALDI" 

Musika entzun eta erritmoa eramanez margotu. Ideia BLOG HONETATIK aterata dago.


IKT

Youtube mp3, mp4 ala formato desberdinetan deskargatzeko. LOTURA HEMEN

UKELELEA

Akorde errazakin (4 akorde) kantutegi zerrenda bat osatzen ari da Antton. Abesti tradizionalak zein modernoak. Norberak gelan erabiltzen dituenak ere bereari pasatzea eskatzen da denon artean zerrenda osatzeko. 

Abesti hau aurkeztu digu:



GELARAKO INSTRUMENTU BERRIA: ZITARA


Interneten 30€ inguru eskura daitezke. Bilaketarako izena: "Arpa de sobremesa" edo "Cítara de Hape". Afinazioa diatonikoa da xilofonoetan bezala. Hemen gelan egin den adibide bat:


GORPUTZ ADIERAZPENA: "IMPROK"



Hurrengo saioa:

  • Improk jolasaren dinamika bat taldean probatzea.
  • Audacity ikastaro laburra: Audioak nola editatzen ikasiko dugu. Kanta bati ahotsa kendu, mobilarekin ahotsa grabatu, audioa konbertitu (mp3ra), Audacityn bi audio lerroak txertatu, lerro bakoitzaren bolumena nola egokitu, grabatu dugun gure ahotsa nola hobetu, audio zatiak moztu, audioa bikoiztu.
Hau egin ahal izateko nik bidaliko dizuedan audacityren artxibo portablea ekarri USB batean ala portatilaren diskan gordeta. Kaskoak ere ekarri kantak grabatuko ditugunean pista instrumentala entzun ahal izateko.
  

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina