2022(e)ko urriaren 24(a), astelehena

1. saioa (urriak 18)

HASIERA
  • Aurkezpena eta egutegia


GURE ESPERIENTZIAK
  • Euskara sustatzeko ekintza:


Dabidek bere ikastetxean euskara sustatzeko burutzen duten ekintza aurkeztu digu, oso eraginkorra iruditu zaiguna.
Goizean, eskolan sartu baino bost minutu lehenago, asteko bost egunetan zehar euskal kanta berdina entzuten dute eta hori astero aldatzen da; beraz, hilabete bakoitzean lau kanta lantzen dute.
Sartu aurretik entzuteaz gain, aste horri dagokion kantari egunero bost minutu eskeintzen zaizkio irakasgai desberdinetan (euskaran irakurketa eta hiztegia, letraren arabera tutoretzan, ingurunean..., etxera joan aurretiko azken bost minututan abestuz, musikan saioan...)

Hilabetero ikasitako lau kantak plazaratzen dira eta zehaztutako arratsalde batean eskola bukatu baino 15-20 minutu lehenago, ikasle, irakasle, zein guraso elkartzen dira lau kanta horiek abesteko.

Lau abesti horiek estilo desberdinetakoak izaten dira: bata, klasikoa (irakasleak proposatutakoa); bestea gaur egungoa; beste bat ikasleek proposatutakoa; eta azkena haur-hezkunzakoa.


  • Musika zertarako? Nuriaren proposamena:

Lehenengo egunetan egiteko proposamena. Ikasleak musikaren garrantziaz ohartaraztea taldeko eztabiadaren bitartez.





IKASTURTE HONETARAKO PROPOSAMENAK:


1. Haur Hezkuntzarako erderazko kantak euskaratu.

Aurtengo mintegirako lau gogo azaldu dira: haur-hezkuntzarako zenbait abesti euskaratzea, audacity ezagutzen jarraitzea eta bideo-edizioan oinarrizko pausoak ematea; eta azkenik bigarren hiruhilekoaren aldera, ebaluazioa.

Hortaz, abesti batzuen itzulpena helburua bezala hartuta, bi programa hauen oinarrizko prozedurak ikasiko ditugu: Audacity eta Davinci Resolve.

Bi tresna hauen ezagutzari esker ikastetxetan suertatzen zaizkigun proiektuei eta beharrei forma eman diezaiekegu.


Hauek dira euskaratuko ditugun kantak.


2. Kurrikulum berria eta ebaluazioa

Bigarren hiruhilekoaren bukaeran gai honi helduko diogu.

HURRENGO SAIOKO LANA (azaroak 8):

Eramangarriak ekarriko ditugu AUDACITY instalatuta daukagula. Portablea ez dugu erabiliko. Gomendatzen dut estekan dagoena deskargatzea. Hona hemen tutorial laburra:



  • Moisesekin ahotsa kendu erderazko bertsioei
  • Abestiak aukeratu, entsaiatu eta taldeka mobilarekin grabatu (Mp3 formatoan)
  • Audacityn oinarri instrumentala + ahotsa elkartu

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina