2022(e)ko otsailaren 15(a), asteartea

4. saioa (otsailak 8)

 UKELELEAREKIN  ESPERIENTZIAK

Irakasle batzuk ukelelearekin izaten ari diren esperientziak gurekin partekatu dituzte. Metodologiaz gain nola kudeatu ere azaldu digute (erosketak eta abar). 

Lotura honetan ukelele merkeak saltzen dituzte. Kris punteoarekin lanketa hasi da egiten eta emaitzak oso onak direla iruditu zaigu. Abesti errezen bitartez melodia eta armonia tresna berdinarekin uztartzen dira. 

MEDELLINEKO ORKESTRAKO BIDEOAK EUSKARATU

Peru eta Otsoa 

Mila esker Lorea!

1/2

2/2

Vivaldi bere tintan

Mila esker Irune!


AUDACITY (iturria B03 Musika Mintegia)

HAUR HEZKUNTZA
  • Youtubeko KANAL HONETAN oso ekarpen erakargarriak daude. Agian aukeraketa bat egin dezakegu eta denon artean euskaratu. Hemen adibide bat (mila esker Arantzazu)


Davidek erakutsi zigun beste proposamena oso interesgarria: KLIKATU HEMEN  Euskeraz egiten du eta musikalizatzeko ere gelditu gara. Hemen, abesti honen fitxa eta AUDIOA (mila esker, Sara!):


Hitz egin genuen, eta interesgarria izan daiteke haur-hezkuntzari buelta bat ematea. Agian abestiak sortu ditzakegu batik bat baliabide hauek erabiliz  (moises eta audacity). Lan honen bitartez, materiala sortzeaz gain ikasi dezakegu aplikazio horiek erabiltzen gure egunerokotasunean oso tresna onak direlako.