2013(e)ko azaroaren 15(a), ostirala

AZAROKO MINTEGIA

Joan den asteartean zortzi elkartu ginen eta WIXak egiten aritu ginen.
Lehenik, ikusi genuen asteartea dela eguneik egokiena aurrerantzean ere elkartzeko.
-Galdekizun bat pasa genuen aurrera begira PLANGINTZA bat egiteko, gure nahietatik abiaturik. Plangintza eta egutegia laster izango duzue.
-INTERNETEN aurkitzen ditugun webgune interesgarriak partekatzekotan geratu ginen, beraz, aurrerantzean zerbait interesgarririk aurkitzen baduzue, bidali Anttonjauregi@gmail.com helbidera, eta ataltxo bat sortuko dugu. Helbidearekin batera ondo legoke bi esalditan helbide horretan aurkituko duguna laburtzea.

ASTEARTEAN EGINIKOA
Lehenik "pantailazo" bat egiten dugunean, irudi hori nola moztu edo moldatu ikusi genuen PHOTOSCAPE programarekin. Hori da DROPBOX bitartez zuekin( Nituen helbideekin) konpartitu dudan programa. Programa hau portablea da, USBarekin funtzionatzen du eta ez dugu gure ekipoan istalatu beharrik(Administratzaile baimenik gabe)
Ondoren WIXAK egiten aritu ginen. Bi modu zeudela esan genuen: Flash edo HTML5.
HTML5rekin aritu ginen. Aurrerago ea bideotutorial bat egiten dudan, oraingoz hemen duzue FLASH BIDEOTUTORIALA(Nire 6. mailako ikasleek aurten aurkezpenak egiteko erabiliko dute PPointaren ordez.)

Aipatu nuen Euskararen egunerako kanta bat prestatu genuela Egape ikastolan, TU TU TU EUSKARAZ MINTZATU.(Flashekin egina).

Googlek, dakizuen bezala, gure artxiboak lainoan edukitzeko aukera ematen digu. Nik DROPBOX gomendatzen dizuet. Photoscape bidaltzeko erabili dut eta artxibo handiak bidaltzeko aukera ematen dizue. Jendea gonbidatuz gero espazio gehiago ematen dizu. Hori egingo dut zuekin, nahi duenak onartu dezala. Horra bideotutoriala DROPBOX.
Abendurarte.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina