Kaixo guztioi:
Urrian LASARTEKO MUSIKA MINTEGIAREN lehen bilera egin genuen eta gutxi izan ginen arren, honako proposamen hau sortu zen.
Lehenik eta behin, hilean behin izango den MINTEGI hau, musika irakasleontzat BENETAN eraginkorra izan dadin nahiko genuke. Hori dela eta gure esperientzia pertsonaletatik abiatuz, gure esperientziak partekatzea izango da helburua.
Gaur egun, inoiz ez bezala baliabide andana dugu eskura INTERNETEN. Hain da zabala, askotan galdu ere egiten garela halako eskaintzarekin. Zer da ona? Zer ez? Zer izan da ikasleen gustoko? Zer ez?
Galdera hauen erantzunak geuk dauzkagu askotan, eta informazio hori trukatzea interesgarria litzateke.
Eta zergaitik ez ditugu guk geuk ere baliabideak sortzen? Ziur gaude gutako batek baino gehiagok izango dugula esperientzia alor horretan: WIXAK sortu, KARAOKEAK, Partiturak...
Baina guztia ez da internet.
Zergaitik ez dugu KANTAGINTZAZ hitzegiten gure esperientziak partekatuz? Edo TXIRULAREN didaktikaz? Eta zergaitik ez dugu "Munduko instrumenturik errazena", ikasleen artean arrakasta handia duena...ikasten? ARMONIKA. Eta zergaitik ez dugu hain gurea den TXALAPARTA lantzen? Edota gure lanean hain interesgarria den GITARRA ikasteko ikastaro bat antolatzen?
Ziur gutako norbaitek GORPUTZ PERKUSIOA landu duela...Zergaitik ez ditugu gure esperientziak partekatzen?
BENO, BA HAU GUZTIA GURE ESKUTAN DAGO.
Hurrengo bilera Azaroaren 12an izango da eta WIXAK egiten ikasiko dugu.
Adibide hauek txirularako badira ere, beste hainbat erabilpen eman diezaiokegu. ADIBIDEAKPENTAGRAMA ENEAAMODIOAREN EZA
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina