2017(e)ko urtarrilaren 18(a), asteazkena

URTARRILEKO MINTEGIA

Oso interesgarria izan zen nire ustez atzoko saioa. Eiderrek aurkeztutako "Gorputzaldiak" saioa proiektu moduan ez bada ere, gure saioetan txerta dezakegula ikusi genuen.
Lasarteko berritzeguneko SITEAN jaso dezakegu informazioa, eta audioak, berriz, jada partekatu ditugu mintegikideon artean.

Laister jakingo dugu ea BEÑAT RALLAREKIN DALCROZE ikastaroa egin dezakegun, eta hala bada noiz izango den.

Geratu ginen bestalde, KANONAK prestatu eta frogatuko ditugula (Xabi eta bion egitekoa).

Azkenik, hurrengo saioa ARMONIKAREN inguruan izango zela zehaztu genuen. Saio horren amaieran denbora badago GORPUTZ PERKUSIOKO ariketak oroitzekotan geratu gara.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina