2016(e)ko urtarrilaren 13(a), asteazkena

URTARRILEKO MINTEGIA

Atzoko mintegian WIXAK egiten ikasi genuen. Eredu batzuk ikusi ondoren geurea egiten saiatu ginen. Wixek editorea aldatu du eta arazotxo batzuk izan arren, azkenean lortu genuen arazoak argitzea.
Hilabete honetan bakoitzak entzunaldiak lantzeko wix bat sortu eta Anttoni posta elektronikoz bidaltzekotan geratu ginen.
Otsailaren 16ean mintegian ENTZUNALDIEN inguruan arituko gara. Proposamen desberdinak aurkeztuko ditugu.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina