Irakasle batzuk ukelelearekin izaten ari diren esperientziak gurekin partekatu dituzte. Metodologiaz gain nola kudeatu ere azaldu digute (erosketak eta abar).
Lotura honetan ukelele merkeak saltzen dituzte. Kris punteoarekin lanketa hasi da egiten eta emaitzak oso onak direla iruditu zaigu. Abesti errezen bitartez melodia eta armonia tresna berdinarekin uztartzen dira.
USB batean eramateko eta edozein ordenagailutan instalatzeko AUDACITY PORTABLEA
HAUR HEZKUNTZA
Youtubeko KANAL HONETAN oso ekarpen erakargarriak daude. Agian aukeraketa bat egin dezakegu eta denon artean euskaratu. Hemen adibide bat (mila esker Arantzazu)
Davidek erakutsi zigun beste proposamena oso interesgarria: KLIKATU HEMEN Euskeraz egiten du eta musikalizatzeko ere gelditu gara. Hemen, abesti honen fitxa eta AUDIOA (mila esker, Sara!):
Hitz egin genuen, eta interesgarria izan daiteke haur-hezkuntzari buelta bat ematea. Agian abestiak sortu ditzakegu batik bat baliabide hauek erabiliz (moises eta audacity). Lan honen bitartez, materiala sortzeaz gain ikasi dezakegu aplikazio horiek erabiltzen gure egunerokotasunean oso tresna onak direlako.
Berritzegune nagusiarekin bideokonferentzia egin dugu. Alde batetik, lege aldaketarekin datorrena azaldu digu eta bestetik, sortu egin den berritzegune sarearen berri eman digu gure esperientziak, besteak beste, partekatzeko.
Dalkroze ikastaroa
Harremanetan jarriko gara.
Ukelelearen kudeaketa:
Hainbat materiala dago sortuta dagoeneko baina zalantzak daude ukelelearen kudeaketaren inguruan. Irakasle desberdinen esperientziak jasoko ditugu hurrengo saioan:
-Eskolak ala ikasleak erosten du?
-Zer motatako ukeleak, non erosi, prezioa?
-Ikasleek erosten badute nork kudeatzen du erosketa irakasleak ala familia bakoitzak?
-Eskolakoak balira etxera eramanten dute ensaiatzeko?
-Bestelako zalantzak...
Umeentzako konpositoreen biografiak
Medellineko orkestrak hainbat konpositoreen biografien bideoak sortu ditu umeei zuzendutak. Beethovenena ikusi ondoren lan-taldeak osatzea erabaki dugu gelditzen direnak denon artean euskaratzeko. Talde bakoitza itzultzeaz, ahotsa grabatzeaz eta entzunaldiak biltzeaz arduratuko da.
Hauek dira taldeak eta bakoitzak aukeratu duen bideoa:
BACH
(Uxue-Arantxa-Sara)
MOZART
(Ainara-Eider)
STRAVINSKY
(Unai)
VIVALDI
(Irune-Arantzazu)
Peru eta otsoaren bertsio bat ere sortu dute. Luzea da baina begirarada bat botako dio Loreak:
Hau da lehenengo saioan agertu ziren proposamenak.
-Garatu ikastaroa DALCROZE egingo duzuenok komentatu Mirian Bilbatua, saioa emango duenarekin ea animatuko zen guri mintegian ikastaro bat emateko (baldin eta ikastaroa pena merezi duen).